"Kontaidazu eta ahaztuko dut, erakutsidazu eta gogoratuko dut, utzidazu egiten eta IKASIKO dut"
Lortu esteka
Facebook
X
Pinterest
Helbide elektronikoa
Beste aplikazio batzuetan
Lehenengo hiruhilekoa konturatu gabe pasa da eta momentu polit ugari utzi dizkigu memorian eta bihotzean.
Jakinmina ikasteko abiapuntua denean ikaskuntza plazer bat bilakatzen da. Ikasleen erritmo, gaitasun eta interesak jarraituz gero, gogoz eta ilusioz beteriko prozesua da.
1. MAILAKO 3 GELAK ANIMALIAK IKASTEN ARI GINELA APROBETXATUZ, ETA IKASNOVA GELAN PODCASTAK GRABATZEKO AUKERA GENUELA IKUSITA, ABENTURA BERRI BATEAN MURGILDU GINEN: GURE LEHENENGO PODCASTA GRABATZEA. HEMEN DUZUE EMAITZA; GOZATU!
Atzo emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna aldarrikatu genuen Erreniegan. Eskuak margotu eta aurretik prestatutako hegaletan jarri genituen horietako bakoitzean tratu onei erreferentzia egiten dieten mezuak idatziz.
4. mailako ikasleak ostiralean "Sendaviva"n egon ginen. Parkean pila bat disfrutatu genuen 😄 Hemen momentu dibertigarri batzuk ikusteko aukera izango duzu. KLIKATU " READ MORE " 👇 eta gero 👉 HEMEN
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina