Mezuak
Data honetako argitalpenak ikusgai: martxoa, 2016
Oraingoan idazle!!
- Lortu esteka
- X
- Helbide elektronikoa
- Beste aplikazio batzuetan

Kaixo gure etorkizuneko idazle arrakastatsu maiteak: Atxaga, Mariasun Landa, Isabel Allende eta Shakespeare idazleek ere hasieran istorio laburrak idazten hasiko ziren bezala, oraingoan, zuek izango zarete idazle lanetan arituko zaretenak. Komentatu dugun bezala aukera bikaina dugu gure irudimena eta ipuin edo istorioak kontatzeko trebetasunak martxan jartzeko ondorengo ipuin lehiaketan parte hartuz. Garrantzitsuena gure istorioarekin pozik geratzea izango da noski, eta harretaz eta ahaleginak jarriz egiten badugu ziur lortuko dugula. Hona lehiaketaren araudia:
- Lortu esteka
- X
- Helbide elektronikoa
- Beste aplikazio batzuetan
Kaixo denoi: Egun bikaina atzokoa, ezta? Eureka Zientzia museoan zientzian murgilduz primeran pasatu genuen, eta azkenik dentsitatea ulertzen lagundu ziguten. Hori gutxi balitz, zientzialari ibili ginen laborategian esperimentuak eginez, eta gaurkoan horrekin jarraituko dugu. Bi asteburu dituzue english-week tartean dela, eta hauetan esperimentu bat egitea eskatzen dizuegu. Horretarako edozein liburuz, internetez edo zuek dituzuen ezagutzez balia zaitezkete, eta esperimentua edozein izan daiteke, baldintza bakarra hurrengo esperimentu fitxa osa dezazuen izango da. ESPERIMENTUAREN IZENBURUA Esperimentua burutu aurretik bete behar da hau!!! Osagaiak (osagaien zerrenda, kantitateekin ahal izanez gero) Azalpena (esperimentua nola burutuko duzuen, zein pausu eta prozesu egingo dituzuen. Puntu hau zehaztasunez erantzun behar da!!) Hipotesiak planteatu (esperimentua egin aurretik zer gertatuko den , eta zergatiak idatzi behar dituzue. Gogoratu hau esperimentuaren emaitza jakin aurretik...
- Lortu esteka
- X
- Helbide elektronikoa
- Beste aplikazio batzuetan
Afuuuuu, dentsitatea... zer demontre ote da DENTSITATE abstrakto hori... uf, a ze lanak egingo ditugun hau ikastearren. Azken finean nori axola zaio hau? Beno, itsasontziak eraikitzen dituzten ingeniariei bai, baita espaziontziak eta hegazkinak egiten dituztenei, baita laborategiko ikertzaileei... Beno, azken finean erabilgarria izan daiteke noizbait itsasoan jolasten egoteko zerk flotatzen duen edo ez jakiteak, beraz hemen dugu edo bestela hemen Dentsitatea zer den jakiteko azalpen sinple bat.