Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: apirila, 2022

6. MAILA eta KORRIKA

6. mailako ikasleok mezu hau dugu guztientzat: Korrika bezalako egunak euskaraz gehiagotan hitz egitera animatzen gaituzte. Oso ongi pasa nahi dugu denok Korrikan parte hartzen eta euskaraz hitz egiten. Urte askotan horrela izatea espero dugu eta, guztion indarrak batuaz, euskara indartzea. Horregatik petoa jarrita Korrikara joatera eta euskaraz mintzatzera animatzen zaituztegu. Oso ongi pasako dugu! (Sakatu gainean gehiago ikusteko) HITZEKIN KORRIKARI EGINDAKO BERTSOAK

6. MAILA JASANGARRITASUNA

Irudia
Utzi berria dugun hilabetean jasangarritasuna oinarria izan zuten bi jarduera burutu genituen eskolan: bat, elikadura osasungarri, iraunkor eta solidarioa sustatzen zuen erakusketa bat izan zen eta bestea, Gongorako Hiri Hondakinak Tratatzeko Zentrora egindako bisita . Pertsona guztientzat mundu hobeagoa nahi dugulako, aintzat hartuko ditugu egun horietan ikasitakoak. ELIKADURA JASANGARRIA SEPARATU BIRZIKLATZEKO