Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: martxoa, 2023

Lorategi jasangarriaren proiektua (Lehen Hezkuntzako 3. maila eta 4. maila)

Irudia
Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleak, lorategi jasangarri eta klimatikoaren proiektuan parte hartu dugu. Proiektu honen ekintza, Ardoieko lorategi batean, mundua irudikatuz belarra jartzea izan da.  Ekintza hau burutu baino lehen, garapen jasangarria eta lurraren zainketaren inguruko informazioa eman ziguten eskolan. Gainera, ikasle bakoitzak belar zati bat eraman zuen etxera. Belar zatia etxean zaindu zuten ikasleek eta azkenik, Ardoieko gune batean jarri genuen, mundua irudikatuz.  Oso proiektu polita, zein aberasgarria izan da!! ARGAZKIAK HEMEN ARGAZKI GEHIAGO HEMEN

AUDIOLIBURUAK

Irudia
AUDIOLIBURUAK 5. mailako ikasleon ahotsak betirako geratuko dira gure eskolan! Izan ere, liburutegiko liburu hezkidetzaileak hautatu ditugu eta bikoteka grabatu ditugu. Ondoren, gure ahotsen grabazioa QR kode batera pasa dugu eta liburuan itsasi dugu, edozeinek entzun ahal izateko. Amaiatzeko, gelaz gela joan gara eskolako beste ikasleei egindakoa azaltzera. Espero dugu liburu hauekin gozatzea!

KANPALDIA ARANTZA LH6

Irudia
Bideo honetan 6.mailako ikasleek Arantzako aterpetxera egindako kanpaldiko argazki eta bideo batzuk ikusi ahal izango dituzue. Espero dugu zuen gustukoa izatea, guk primeran pasa genuen eta!