Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: abendua, 2022

HH3 ERRALDOIAK LANTZEN

Irudia
Ikasturte hasieran, Zizurko festa aitzaki, erraldoien inguruan asko hitz egin ondoren lehenengo hausnarketak egiten hasi ginen. Ia herri guztietan daudela, nola izen duten, nolakoak diren… Erraldoien neurriekin lanean ibili gara eta zeinen altuak diren jakin dugu.  Neurria ezagutu ondoren tamaina errealeko erraldoi bat egitea erabaki dugu.      Gela barruan eta kanpoan aritu ginen erraldoiekin jolasean.       Iruñara joan ginen erraldoiak ikustera. Bisita asko gustatu zitzaigun eta Josebak gauza asko kontatu zizkigun erraldoi, kiliki, buruhandi eta zaldikoen inguruan. Ondoren, gelan lanean jarraitu genuen gogotsu.  Izen guztiak primeran ikasi ditugu. Erraldoiak marraztu ditugu. Erraldoi berriak sortzera ere animatu gara. Azaroaren 25-ean, emakumeenganako indarkeriaren aurkako egunean, erraldoi emakumeak erreferrente bezala izan genituen.