BAZEN BEHIN... Aspaldiko kontakizunak gustoko dituzu? Hona hemen bi aukera: ZIRIPOT ETA MIEL OTXIN en istorioa eta TARTALOren istorioa, lehenengoa ikusteko eta entzuteko sakatu izenburuaren gainean eta bigarrena irakurri zeuk bakarrik ala konpainian. ONDO PASA ! __________________________________________________ TARTALO Zizurko lakua etxe gutxi batzuek inguratzen zuten garaian, Zizurren eta inguruko herrietan lasaitasuna zen nagusi. Lurra landu, beharrezkoa zena ehizatu eta abereak zaintzea ziren bizirauteko ohiko lanbideak. Urtaro bakoitza hastear zegoela, bailarako herrietako biztanleek batzarrak antolatzen zituzten momentuko gora-beherak konpondu, aholkuak elkarri eman eta zetozen hilabeteek zekartena prestatzeko. Negu gorria amaitzear zegoenean egiten zen batzarra izaten zen garrantzitsuenetakoa. Garai honetan, tokian toki, Amalurrari udaberri oparo bat eskatzeko ohitura zegoen. Zizurtarrek ere, batzarrean hitz egin beharrekoak hitz egin eta ...