GURE BEISBOL


9 jokalari dituzten bi talden arteko leiha da. Jolasteko pilota eta bate bat behar dugu.

Jokuaren helburua

Jokuaren helburua aurkaria baino lasterketa gehiago lortzea da.
Jokalari batek bateatu eta gero, lehenengo, bigarren, hirugarren base pasatuta kanporatuta izan gabe berriz homera ailegatzen bada, lasterketa bat lortzen du.

Partidu baten garapena

Beisbol partidu bat sarreren bidez garatzen da.
Sarreren kopurua mailaren arabera izaten da. Helduak 9 sarreretara aritzen dira, maila txikiagoetan sarrera kopurua txikiagoa izaten da, herrialdearen arabera, txapelketaren arabera...
Beisbol partiduak ezin dira berdinketarekin bukatu, beti irabazle bat egon behar horretarako partidua luzatuz.

Sarrera

Eraso dagoen taldea, partaide guztiak bateatu dutenean edo hiru partaide kanporatutak direnean, bateatzeko taldea aldatzen da eta hauek bateatu edo hiru taldekide kanporatzen direnean sarrera bat bukatu dela erran genezake.


Jokalariak kanporatzeko moduak

  • Bateatutako pilota, defensan dagoen taldeko edozeinek airen hartzen duenenan.
  • Bateatzen dagoen jokalariak hiru huts, strike, egiten duenean.
    *foul ball , bateatutako pilota zelaiaren alboetatik atera eta bote kanpoan ematen duenean, strikea da. 2 strikekin zaudenean ez da strika , jaurtiketa errepikatzen da.
  • Eraso dagoen jokalari bati basea ixten. Basea ixteko defensan dagoen edozein jokalariak pilota eskuetan duelarik basea zapaltzen du eraso doan jokalaria baino lehenago.
  • Defensan dagoen edozein jokalari pilota eskuetan duelarik, eraso eta base artean doan jokalariari pilotarekin ukitzen.


Jokalaria behartua

Eraso dagoen jokalari batek taldekideren bat behar duen basea betetzen baldin badu, derrigorrez korrika egin behar du eta kanporatzeko bi modu daude, basea ixten edo ibilbidean doanean pilotarekin ukitzen.

Jokalari ez behartua

Honek derrigortua ez dagoenez, atzera egin dezake, baino bidean pilotarekin ukitzen badute kanporatuta izango da.

Arau nagusiak

  • Bateatzailek beti bi eskuekin bateatu behar du, nahi ta nahi ez.
  • Bateatzaile ezin da base batetik pasatu hau zapaldu gabe.
  • Bateatzaile ezin da base batetik pasatu hau itxita badago.
  • Ezin dira talde bereko bi lagun base berean egon, eraso dagoen taldekoak.


Jokaldiak

  • Home run, pilota beteatzen dugunean eta jokaldi berean base guztiak betetzen dugunean.
  • Strike, bateatzerakoan huts egin.
  • Ball, batetzerakoan pilota jotzeko saiakerarik ez egin, modu ez egokian zetorrelako.
  • Foul ball, Bateatzerakoan pilota alboetatik zelaitik kanpo ateratzen denenan.
  • Out, norbait kanporatu.
  • Run, jaurtiketa batetan jokalariek buelta osoa ematea.



Hiztegia
  • Pitcher, jaurtitzaileak, jaurtiketa egiten duena.
  • Catcher, base zaintzailea.


     

    Jokalarien kokapena


    P: jaurtitzailea (Pitcher).
    C: jasotzailea (Catcher).
    1B: lehen basea (First baseman).
    2B: bigarren basea (Second baseman)
    3B: hirugarren basea (Third baseman).
    SS: erdilaria (Short stop)
    LF: ezkerreko kanpoaldea (Left fielder).
    CF: erdialdeko kanpoaldea (Center fielder).
    RF: eskuineko kanpoaldea (Right fielder).







Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

" Sendaviva " Parkera Ateraldia 4. maila