Mezuak

LANTZ HERRIKO INAUTERIEN ANTZERKIA

Irudia
Kaixo Erreniega! 5.mailako ikasleak berriz ere haien artea erakustera datoz. Oraingo honetan, inauteriak izan direnez eta guk herri inauteriak asko maite ditugunez, Lantz herrikoak diren Ziripot, Txatxoak eta Mielotxin erraldoi gaiztoa eta bere laguna Zaldiko gerturatuko dizkizuegu. Espero dugu gure antzezlanekin asko disfrutatzea. GORA HERRI INAUTERIAK!!!  Irudietan sakatu bideoak agertzeko 1.TALDEA (5B GELA) 2.TALDEA (5B GELA) 3.TALDEA (5B GELA)

TXIMELETAREN BIZITZA ZIKLOA - HH2

HH2ko ikasleak tximeletaren bizitza zikloa zein den ikasi dugu. Baita, Maria Sibylla Merian zientzialariak metamorfosia deskubritu zuela ere.

EMAKUMEAK ZIENTZIAN-LH2

Irudia
EMAKUMEAK ZIENTZIAN-LH2 Otsailaren 11n Emakume Zientzialarien Eguna ospatu dugu eskolan. Horretarako, gela bakoitzak zientzialari bat ezagutu eta landu du. LHko 2.mailakook Jeanne Baret, Marie Tharp eta Jeanne Villepreux aztertu ditugu eta haien biografiak laburtzen dituzten bideo hauek prestatu ditugu. (Sakatu irudian bideoa ikusteko)            JEANNE BARET                    MARIE THARP                          JEANNE VILLEPREUX

OTSAILAK 11: EMAKUME ZIENTZIALARIAREN EGUNA - HH 3, GU ERE ZIENTZIALARI

Irudia
 

GURE LEHENENGO TXANGOA

Irudia
  Gure lehenengo txangoa egin dugu. Oso dibertigarria izan da eta primeran pasatu dugu! Abentura paregabea!

LH5. mailako ikasleen OLENTZERO NEGUAN DATOR antzezlana

Irudia
Kaixo Erreniega! Oraingo honetan, LH5A eta LH5B gelako ikasleek antzeztutako lana erakustera gatoz. Eskolak ematen diuzkigun baliabideak probestuz, gure lehenengo antzerkia kroma baten aurrean egin dugu. Pixkanaka hobetzen joango gara baina bitartean gure antzerkiaz goza dezazuen, hementxe bideoak jarriko ditugu. Sakatu irudian eta bideoak agertuko dira. Disfrutatu!  5B    5A

MUNDUARI BIRA 2. MAILAN

Irudia
MUNDUARI BIRA 2. MAILAN Magallanes eta Elcanoren mundu biraren istorioa kontatu ostean kontinenteak eta ozeanoak ikasi ditugu. Gainera, elementu geografiko desberdinak aztertzen egon gara.  Irla, lakua, badia, lurmuturra... lurrak dituen formak askotarikoak dira. Hauek ikasteko buztina eta ura erabiliz simulazioak egin ditugu. Bestalde, proiektuak eta ariketa desberdinak egin ditugu.